Belaunaldien arteko ezagutzaren transferentzia bultzatzen duten zenbait ekimen identifikatu dira. Lantzen dituzten gaiak askotarikoak dira, eta askotariko helburuak, dinamikak eta lan-espazioak biltzen dituzte.

Ekimen horiek gauzatzen dituzten eremuak nolabait antolatzeko helburuarekin, horiek antolatzeko egitura tematiko bat ezarri da, hainbat aldagairen arabera, hala nola helburuen eta lan egiten duten kolektiboen arabera.

Edonola ere, kontuan hartu beharko da esperientzia horietako askok gai oso espezifiko eta zehatz bat garatzen dutela (ekintzailetza, adibidez), eta beste batzuek hainbat helburu eta eduki uztartu egiten dituztela (belaunaldien arteko elkartasuna, hezkuntza, etab.). Oro har, lau gai-multzo handi identifikatu dira ekimenetan:

Belaunaldien arteko ezagutza transferitzeko esperientzien lan-esparruak

  1. Enpresa eta ekintzailetza
  2. Prestakuntza eta ikaskuntza
  3. Hezkuntza-komunitatea
  4. Belaunaldien arteko elkartasuna
  5. Osasuna, zaintzak eta zahartzea