Museum Cemento Rezola eta Amassorrain Ikastola (Añorga – Donostia).

Deskribapena: ikasturtean zehar, Añorgako Amassorrain Ikastolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek gai bat aukeratzen dute eta arlo horretako pertsona esanguratsuei elkarrizketak egiten dizkiete bideoan; ikasturte amaieran, hezkuntza-komunitateari eta, oro har, Añorga auzoari egindako lana erakusten zaio. Modu horretan, museoa eta ondarea belaunaldi berrietara hurbildu nahi dira, eta oinarrizko balioen inguruan sentsibilizatu: errespetua, entzutea, elkarrizketaren garrantzia, jakin-mina.

Eusko Ikaskuntza, Hernaniko Udala eta Hernaniko BHI.

Deskribapena: Hernani BHIko DBHko 4. mailako ikasleen eta udalerriko Eguneko Zentroko adinekoen arteko belaunaldi arteko tailerrak, herriaren historiaz, emakumearen egoeraz eta gazteen arazoez hausnartzeko, esperientziak partekatuz eta elkarren ikaskuntza bultzatuz.

EDE Fundazioaren Ezagutzaren Zentroa, Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundien laguntzarekin.

Deskribapena: Bizkaiko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan garatutako belaunaldien arteko praktikei buruzko informazioa ematen duen webgunea. Praktika horiek belaunaldi desberdinak (adinekoak – mendeko pertsonak edo bakarrik bizi direnak –, haurrak eta nerabeak) harremanetan jartzen dituzte, baterako jardueraren bat eginez (adinekoen egoitzetara bisitak, tailerrak eta ikastaroak – sukaldaritza, informatika –, adineko pertsonen aurkezpenak – argazkiak, oroitzapenak, solasaldiak, etab. –), hurbilketa, lankidetza, elkarrekiko ikaskuntza eta elkartasuna bultzatuz.

Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Ingeniaritza Eskola, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntzarekin.

Deskribapena: gradu amaierako Lana egin behar duten Ingeniaritzako azken ikasturteko ikasleen eta enpresetako seniorren arteko ezagutzaren belaunaldi arteko transferentzia-proiektua. Seniorrek beren enpresa edo esperientzietatik sortutako erronkak proposatzen dituzte, ikasleek konpondu beharrekoak.

Orioko Esperientziaren Eskola eta Zaragueta Eskola Publikoa.

Deskribapena: adinekoen eta gazteen arteko eztabaida Orioko lagunkoitasun-mailari buruz, Zaragueta eskola publikoak egiten duen belaunaldi arteko programaren barruan.

Santo Tomas Lizeoa, Afagi Alzheimer Gipuzkoa Donostiako Elkartearekin lankidetzan.

Deskribapena: Santo Tomas Lizeoko batxilergoko ikasleek AFAGI Elkarteak antolatutako estimulazio kognitiboko tailerretan parte hartzea.