CEBANC, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntzarekin.
Deskribapena: doako ikastaroa, 30 ordukoa, adinekoei zuzendua, Interneti eta segurtasun digitalari buruz dituzten zalantzak argitzeko, prestakuntza- eta ikaskuntza-metodologia berriak garatzeko eta ezagutzaren belaunaldi arteko transferentzia egiteko bizitzan zehar.
Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila (k), Gasteizko Udalarekin lankidetzan.
Deskribapena: belaunaldien arteko esperientzia, hezkuntza- eta gizarte-arlokoa; 15 eta 19 urte bitarteko gazteek oinarrizko informatika-tailerrak eta gaitasun digitalak emango dizkiete beren inguruko helduei, IKTak hurbiltzeko eta eten digitala gainditzen laguntzeko.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila
Deskribapena: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sustatutako azterlana, Euskal Autonomia Erkidegoan euskararen belaunaldien arteko transmisioa aztertzeko, zehazki, gurasoen transmisioa seme-alabei. Horretarako, 2001eko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Errolda hartu da abiapuntutzat, eta Eustatek berariaz egindako ustiapen bati esker gauzatu da, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egindako diseinuaren arabera. Ikerketa 2006an egin zen, eta Euskal Autonomia Erkidegoan erregistratzen den familiako belaunaldien arteko transmisioaren egoera ezagutzeko gako zehatzak agerian uzten ditu. Beraz, erreferentziazko argitalpena da, fenomeno horrek etorkizunean izango duen jarraipenari begira.