• Hainbat testuingurutan ezagutza transferitzeari eta bizi-zikloak kudeatzeari buruzko materialak, praktikak eta ekimenak identifikatzea eta hautatzea: hezkuntza-komunitatea (prestakuntza-zentroak, unibertsitateak, guraso-elkarteak …), enpresak, garapen-agentziak, administrazio publikoak, etab.
  • Praktika bakoitzaren analisia, haren testuinguruak, ikuspegiak eta metodologiak; konponbidea eman nahi dieten arazoak; dinamiketan sartzen diren balioak; lortutako inpaktuak, inplikatutako eragileak, garatzeko aukerak, horien transferigarritasuna, etab.
  • Ereduen, praktiken eta ateratako ikaskuntzen antolamendua eta sailkapena, lantzen dituzten helburuen eta ematen dituzten irtenbideen arabera, beste erakunde, pertsona eta testuinguru batzuei erreferenteak eta aholkularitza emateko.
  • Erreferentziako online tresna, ezagutzaren eta belaunaldien arteko balioen transferentzian lan egiten duten edo lan egin nahi duten erakundeen eta pertsonen arteko interakziorako.
  • Gipuzkoan garatutako praktiketatik abiatuta ikasteko ereduak eta irtenbideak.