Belaunaldi arteko Ezagutzaren Transferentzia (BET), etorkizuna duen estrategia
Europar Batasuneko herrialdeek aurre egin behar dioten erronka bat zahartze aktiboa eta belaunaldien arteko transferentzia da. Europa 2020 Estrategiaren esparruan, Europar Batasuneko Kontseiluak 2012an onartu zuen Zahartze Aktiboaren eta Belaunaldi arteko Elkartasunaren Europako Urteari buruzko Kontseiluaren Adierazpena (2012)[1]: etorkizuneko estrategia.
Adierazpen honek zahartze aktiboa eta belaunaldien arteko elkartasuna sustatzeko konpromiso irmoa adierazten du, eta egoki diren eragile guztiak gonbidatzen ditu Europa 2020 Estrategia gauzatzerakoan planteamendu horren kontu osoa izan dezaten. Adineko pertsonek bizitza duina izateko, independentziarako eta bizitza sozial, ekonomiko eta zibikoan parte hartzeko duten eskubidea nabarmentzen du, bai eta adin nagusiko taldeak langile, kontsumitzaile, zaintzaile, boluntario eta herritar gisa aktibo mantentzeko beharra ere.
Zahartze aktiboak eta belaunaldien arteko elkartasunak, besteak beste, honako hau eskatzen dute:
- Pertsona bakoitzak bizitzan zehar parte hartzea, zerbitzuak, jarduera politikoak, sozialak, aisialdikoak eta kulturalak eta boluntariotza eskuratzeko aukerak eta sarbidea bermatzeko moduan, sare sozialei eusten eta isolamendua murrizten laguntzen baitu.
- Lan-merkatuan parte hartzea sustatzea, gazteek eta adinekoek etengabeko prestakuntza- eta ikaskuntza-jardueretan parte hartzearen aldeko gomendioen bidez.
- Adin-talde bakoitzaren balioak eta gizarteari egiten dioten ekarpena aitortzea.
- Gizartean parte-hartzea sustatzea, denbora gehiagoz eta independentzia handiagoz bizitzeko.
Belaunaldien arteko elkartasuna oso estuki lotuta dago bizialdi osoko ikaskuntzarekin eta funtsezko gaitasunen garapenarekin, “Ezagutzen, egiten, izaten eta elkarrekin bizitzen ikasteko aukera ematen digutenak[2].
[1] https://data.consilium.europa.eu/doc/document/ST-17468-2012-INIT/es/pdf
[2] “Hacia una sociedad intergeneracional: ¿Cómo impulsar programas para todas las edades. Gida Praktikoa. Bizkaiko Foru Aldundia. 2015”