Hona hemen Euskadiko belaunaldien arteko ikaskuntzari buruzko estatistiken[1] zenbait emaitza:

  • Belaunaldi desberdinetako pertsonen artean esperientziak trukatzeko garatu diren ikaskuntza-ekimenek balorazio oso positiboak izan dituzte (10etik 8 puntutik gora), Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen 2011ko azterketaren arabera. Balioespenak zertxobait handiagoak dira adin handieneko taldeen artean (65 urte edo gehiago, eta 46 eta 64 urte bitartekoak) eta kontratu finkoak dituzten soldatapekoen
  • 65 urtetik gorako pertsonek eta gazteek ezagutzak trukatzen dituzten tailerrek (adibidez, adinekoek gazteei janaria prestatzen irakasten diete, eta horiek informatika-eskola ematen diete adinekoei), oso balorazio ona lortu dute (8,3).
Balorazioak ADIN TALDEEN arabera

18-29

30-45 46-64 >=65
8,0 8,2 8,4

8,5

 

Balorazioak OKUPAZIO NAGUSIAREN arabera

Autonomoa

Soldatapeko langile finkoa Aldi baterako soldatapeko langilea Langabezian Ikaslea Etxeko lanak

Erretiratua, pentsioduna, ezindua

8,1

8,3 8,3 8,2 7,8 8,9

8,3

  • Adineko pertsonek beren etxean unibertsitateko gazteei ostatua eskaintzen dieten eta horiek etxeko lanetan laguntza eta konpainia eskaintzen dieten bizikidetza-programek ere balorazio nabarmena lortu dute (8,1) 
Balorazioak ADIN TALDEEN arabera

18-29

30-45 46-64 >=65
8,0 8,3 8,1

8,2

 

Balorazioak OKUPAZIO NAGUSIAREN arabera

Autonomoa

Soldatapeko langile finkoa Aldi baterako soldatapeko langilea Langabezian Ikaslea Etxeko lanak

Erretiratua, pentsioduna, ezindua

8,0

8,4 8,1 8,2 7,9 8,8

7,7

  • Interesgarriak dira, halaber, gazteenek adinekoen esperientzia aprobetxatzeari buruz egiten dituzten balioespenak (ia %90 oso edo nahiko ados daude), edo adinekoek gazteen ideiak entzuteak duen erabilgarritasuna (%91 oso edo nahiko ados). Azterlanean parte hartu duten pertsonek ere adierazi dute zaila dela adinekoak eta gazteak ados jartzea (% 47 oso edo nahiko ados dago baieztapen horrekin).

[1] Aprendizaje a lo largo de la vida. 2011. Prospekzio Soziologikoen Kabinetea. Lehendakaritza. Eusko Jauralritza.

http://www.gazteaukera.euskadi.eus/contenidos/informe_estudio/o_11tef3/es_11tef3/adjuntos/11tef3_es.pdf