Belaunaldien arteko topaketak abantaila eta aukera ugari eskaintzen ditu bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarako:

  • Lan-bizitza handitzen du, esperientzia eta ezagutza baliatzen baitira, ONDARE PROFESIONAL
  • Lan-inguruneetako BELAUNALDIEN ARTEKO BIZIKIDETZAK “berdinetik berdinera” harremanak garatzen ditu, pertsonen lan-antzinatasuna kontuan hartu gabe. Adinekoak lanean “ikastun aktibo” bihurtzeko aukerak zabaltzen dira
  • BELAUNALDI BAKOITZAREN POTENTZIALA erabiltzen da: esperientzia gehien duten pertsonek beren ezagutza eskain dezakete, egoera konplexu jakin batzuetan egiten eta jarduten jakin dezakete, eta pertsona gazteenen “tutore emozional” izan daitezke. Gazteenek teknologia berriei buruzko ezagutzak, freskotasuna, begirada berriak, etab. eman ditzakete.
  • Ezagutza trukatzeko bide berriak irekitzen dira, adinekoen bizitza-historiei balioa emanez, testatutako eta egiaztatutako jakintzak berreskuratuz, BELAUNALDIEN ARTEKO ELKARRIZKETEN bidez
  • GAZTEENEN balioak eta MOTIBAZIOA indartzen dira, beste adin batzuetako pertsonei kontzeptuak, begiradak eta ikuspegiak irakasteko bideak irekitzen baitira.
  • PERTSONEN PARTE-HARTZE AKTIBOA eskatzen dute, ezagutzaren trukea erraztuz eta lotura profesional berriak sortuz
  • BALIOA SORTZEN da bai parte hartzen duten pertsonentzat, bai antolakundearentzat (enpresa, saltokia, proiektu-taldea), oro har.