Amaia Llorente
Museum Cemento Rezolako koordinatzailea
PROIEKTUA Hariak Sortzen. Belaunaldien arteko jarduera honetan, Añorgako Amassorrain Ikastolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek gai jakin batean esanguratsuak diren pertsonak elkarrizketatzen dituzte; ikasturte amaieran, hezkuntza-komunitateari eta, oro har, Añorgako auzoari egindako lana erakusten zaio.
Maite Arsuaga
Daiteke Gizarte Aholkularitzako teknikaria eta aholkularia
PROIEKTUA: Oroitzapenaren oroimena. Zahartze-fasean ezagutza transferitzen ikasteko estrategia. Narriadura kognitiboa prebenitzeko estrategia bat garatzea, “Memoria” landuz, harreman-sareak indartuz eta adinekoen isolamendu soziala murrizten lagunduz, belaunaldien arteko osagai nabarmen batekin.
Marian Asenjo
Ordiziako Udaleko Gizarte Hezitzailea
PROIEKTUA: Goazen Ordizia. Astero egiten diren ibilaldiak, herritar guztiei zuzenduta, baina, bereziki, etxetik irteteko eta beste batzuekin harremanak izateko motibazio gehigarria behar duten pertsonei. Hiru ibilbide ditu udalerrian zehar, guztiak ere parte-hartzaile guztien beharretara eta aukeretara egokituta, eta osasuna eta interakzio soziala sustatzea dute helburu.
Koro Muro
Eusko Ikaskuntza Proiektu arduraduna
PROIEKTUA: Memoria historikoari buruzko belaunaldi arteko tailerrak. Tailerrak, Hernaniko Institutuko DBHko 4. mailako ikasleen eta udalerriko eguneko zentroko adinekoen parte-hartzearekin, herriaren historiari, emakumearen egoerari eta gazteen arazoei buruz hausnartzeko, esperientziak partekatuz eta elkarrengandik ikastea bultzatuz.
Marijo Irastorza
Proiektu koordinatzailea CEBANC-CDEA
PROIEKTUA: Heldutek. Doako ikastaroa, 30 ordukoa, adinekoek interneti eta segurtasun digitalari buruzko zalantzak argitu ditzaten. Ikasleekin batera parte hartzen dute, belaunaldi desberdinetako pertsonen artean bizimodu eta ohitura desberdinak alderatzen dituzten esperientziak partekatuz.
PROIEKTUA: Belaunaldi arteko Ekintzailearen Eguna. Lanbide-heziketako ikasleek ideia bat etorkizuneko enpresa errentagarri bihurtu behar dute, ezagutza, trebetasun eta jarrera multzo bat praktikan jarriz, irakasleen, enpresen eta enpresa-munduan lan egin duten eta beren ezagutzak eta bizipenak gazteei transferitu nahi dizkieten adinekoen lankidetza estuarekin, haien estimulua bilatzeko eta aholkua emateko.
Javier Yanguas
Psikologian doktorea, Aubixa Fundazioko aholkularia
PROIEKTUA: Lotzen. Zahartze demografikoaren eta zainketen hainbat alderdi aztertzen ditu, belaunaldien arteko ikuspegitik. Azterlan horretan oinarrituta, neurrien dekalogo bat egin da, zainketen erronkari belaunaldi arteko ikuspegitik heltzeko.
Eva Salaberria
Proiektu arduraduna
PROIEKTUA: Donostia lagunkoia. Hiri-plan honen helburua adinarekin lagunkoia izango den Donostia eraikitzea da. Horretarako, parte-hartze komunitarioko prozesuak sortuko dira, adinekoek herritarren bizitzan duten potentzialari bide emanez, egungo beharrei erantzun kolektiboak emateko eta Donostiaren etorkizuna adin guztietarako proiektatzeko.
Manu Olano
Proiektu-arduraduna. CIDEC – Berrikuntza eta Gizarte Garapena
PROIEKTUA: Belaunaldiak Uztartu.
Ezagutzaren belaunaldien arteko transferentziari buruzko proiektua; bere helburua da proiektu esperimental bat diseinatu eta praktikan jartzea belaunaldien arteko balioen eta konpetentzien mapak identifikatzeko, 55 urtetik gorako pertsonek ematen dituzten konpetentzia helduen eta gaur egun kultura eta merkataritza sektoreetan lan egiten duten pertsonen edo etorkizunean sektore horietan parte hartuko duten pertsonen konpetentzia profesionalen arteko kontrastetik abiatuta.
Ainhoa Arrillaga
Matia Zaleak ekimeneko dinamizatzailea
Belaunaldien arteko programak. Esperientziatik ebidentziara. Belaunaldien arteko elkartasun-programa, adinekoak eta gazteak biltzean datzana, belaunaldi bakoitzak besteari zer eskaini behar dion ideian oinarrituta. Gure gizartean ohikoa den adin-bereizketa hausten duten topaguneak dira, eta adin-desberdintasunak pizgarri eta belaunaldien arteko lotura-iturri bihurtzen dira, bizitzan helburu bat lortzen laguntzen dutenak.