Etorkizuneko erronketako bat, belaunaldien arteko programak eta esperientziak garatzen lan egiten dugun erakunde eta pertsona guztiontzat, informazioa eta ezagutza trukatzeko sareak sortzea da, ideiak, jardunbide onak eta txarrak, akatsak eta zailtasunak, ikuspegiak eta dinamikak, eta, batez ere, batzuen eta besteen arteko sinergiak partekatzeko eta elkarlanean aritzeko.
Espero dugu “Belaunaldi arteko ezagutza-sarea” k bere ekarpen txikia egingo duela belaunaldiak inplikatuko dituzten ekimen partekatuak eraikitzen, lotura positiboak sustatzeko eta komunitate sendo eta kohesiboak sustatzeko.
Taldearekin harremanetan jar zaitezke helbide honetan: